Elorrion Apirilaren 9an Intxortara AHTaren aurka
Durangaldean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka lanean gabiltzanok, Angiozarkoekin batera, Intxortara mendi martxa antolatu dugu Apirilaren 9rako, igandea. Goizeko 9etan abiatuko gara Elorrioko plazatik eta “Ministerio de Fomentok” agindutako lur desjabetzen meatxupean dauden Aidazu eta Igurixa auzuneak zeharkatu ondoren Intxorta mendiruntz abiatuko gara. Bestalde, goizeko 10etan dago ezarria bigarren hitzordua, Angizarko plazan. Ain zuzen ere, bertatik abiatuko dira Intxortaruntz AHTak izango lukeen bidea jarraituz.
Intxorta mendiaren tontorrean, ordubatak alderara bilduko gara Elorrio
zein Angiozartik abiatutakoak. Bertan salda pixkat daztatu eta Deba
Goiena eta Durangalde banatzen dituen mendizerrak eskaintzen digun
begiraleku paregabetik zuzen zuzenean ezagutu ahal izango ditugu ,
eraikiko balitz , AHTak eragingo lituzkeen ondorio konponezinak.
Baina mendi irteera honen helburua ez da soilik informatiboa, AHTaren
aurka gauden talde eta pertsona desberdinak biltzeko parada ederra izan
daitekelakoan gaude, baita gende berria borroka honetara hurbildu dadin
ere, era horretan, azpiegitura erraldoi honen aurka dauden arrazoiak
banderatzat hartuta, ea pikutara bidaltzen dugun proiektu txikitzaile
hau inposatzeko darabilten asmoa.
AHTa gelditzea denon esku dagoela uste dugulako, antolatzen diren
mobilizazio desberdinetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu Abiadura
Handiko Trenaren aurkako ohiua ozen entzun dadin.
AHTrik EZ!!! eta kitto!
DEIALDI DESBERDINAK
- Apirila 4. Asteartea 19etan Asanblada Elorrixoko Gaztetxean
- Apirila 8. Larunbata Goizeko 9:30etan Mendi martxa Abadiñoko Gaztetxean.
- Apirila 9. Igandea Goizeko 9etan Mendi Martxa Elorrioko plazatik Intxortara. Goizeko 10etan Angiozarko Plazan.
- Apirila 12. Asteartea 19etan Asanblada Abadiñoko Gaztetxean.
- Apirila 18. Asteartea 19etan Asanblada Durangoko Gaztetxean.




