Agudo, agudo! Bai, baina... nora?
Baina denok dakigun legez, erasoaldi guztiei oldarki egin diegu aurre eta gaur egun arte bizirik jarraitzea lortu izan dugu. Arriskua nondik zetorren jabetzeko usaimen berezi bat erabili dugu beti. Horretaz gain, ausartak gara, gure herria maite dugu eta sasoian gaude. Horrexegatik nahiko genuke mende luzez gehiago bizkor bizirik irautea.
Bea Arana - Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladako kidea
Dena den, eraso inperialistak ez dira inoiz
eten. Horien helburua gurea bezalako herri eta kultura txikiak mapatik
ezabatzea izan da eta izaten ari da. Izan ere, gure herriaren
biziraupena mehatxatzen duen arriskurik larriena atarian dugu.
Europan Industria Iraultza izan zenean munduan barrena
esku-sartze handi bat martxan jarri zen. Akumulazioarekin hasitako
jendarte hierarkizatuaren eredua finkatu zen. Hiriguneak handitzearekin
batera erregai eta lehengaien beharra izugarri handitu zen eta XX.
mendean muturrera joan zen zientzia eta teknika bitarteko, petrolioaren
erabilera erraza lagun. Hori guztia iraunarazi nahi duen inperio beldurgarri eta
zapaltzaile baten mehatxua gainean dugu. Herensuge erraldoi baten antza
du gure bizitzan, gure buruan eta gure bihotzean sartzen ari den
inperio horren itzalak. Abiadura Handiaren Inperioa.
Jendarte eredu zehatz batekin dator. Gutxi batzuk diseinatutako
bizimodua gehi- engo bati ezartzen diote. Gutxiengo baten interesak
guztionak direla sinetsarazi nahi digute. Propagandarako duten
tramankuluei esker maiz lortzen dute jende askok pentsatzea beraien
nahiak, ametsak eta desioak bat datozela handi -mandien nahi, desio eta
ametsekin. Baina herensuge horren bihotza gugandik oso urrun dago.
Bruselan, hain zuzen ere. Olio agrokimikoa, botika eta autoak ekoizten
dituzten enpresen bihotzean daude herensugearen taupadak. ERT edo
Industrialen Mahai Inguruak Europar Batzordeari agintzen dio zenbat
kilometro az- piegitura eraiki behar diren Europan. Hain zuzen, 30.000
abiadura handiko km eta 12.000 km errepide agindu zion duela urte
batzuk. Noski, munstroaren asmoak betetzen ari dira.
Herensugeak morroi- ak edonon ditu. Hemengo jauntxoek, hots,
sozial demokrata espainolek, estatutista baskongadoek eta foralista
nafarrek bere asmo suntsitzaileekin bat egiten dute.
Gainontzeko inperioek egiten duten bezala, gezurrez eta Armadaz balia-tzen dira beraien asmoak inposatzeko.
Abidura Handiko Trena eta horrekin batera datorren lurralde
antolamendua (plataforma logistiko eta intermodalak, superportuak,
Eurohiria...) lurraldearen kohesiorako balioko dutela eta lanpostuak
sortuko dituztela diote. Zalantzan jartzen dugu hori. Horrelako azpiegiturek lurraldea bortizki zatikatzen dute eta
dagoen baserri lur eskasa jaten dute. Gehienek merkantziak garraiatzeko
erabiliko dute eta horien kopurua izugarri ari da handitzen. Gaur egun
10.000 kamioik gurutzatzen du Irun- go muga eta lau urte barru 25.000ra
iristea aurrez ikusten da. 280.000.000 tona merkantzia igaroko dute
2020. urtean. Kopuru horrek, jasanezina izateaz gain, bertako azoka eta
lanpostuen desagerketa bideratzen du kanpotik ekarritako produktuekiko
menpekotasuna sortuz. Gure herria kultura, hizkuntza eta nortasuna
nekez mantenduko lituzkeen pasabide luze bilakatuko litzateke egitasmo
guztiak betez gero.
Sinesten dugu, sinesten dugunez, berriz Bolkestein direktibak
ahalbidetzen duen esklabo merkeen garraioa erraztuko luketela
azpiegitura horiek. AHT ekologikoa dela diote. Baina gure datuen arabera, munstro
hori elikatzeko gas metanoa behar da eta horren ahalmen kutsakorra
CO2rena baino 20 aldiz handiagoa da. Gainera, AHTk xahutzen duen
energia 25.000 biztanleko hiri batek kontsumitzen duenaren adinakoa da.
Horretaz gain, ez dugu uste egingo lituzketen 400 km tunel,
zabortegiak, akuiferoen suntsiketak, biaduktuak eta abar luze bat oso
ekologikoak direnik ere.
Abiadura Handiko Trena autoen ugalketarako alternatiba izanen
dela diote. Hori ez da egia. AHTk hiriburuak besterik ez lituzke lotuko
eta jendearen tokialdatze gehienak lanera joateko izaten dira. Gainera,
mugikortasunaren beharra murrizten ez bada, gero eta azpiegitura
gehiago beharko dira. Eta horien ugalketarekin batera, eragindako
trafikoaren fenomenoa sortzen da. (tráfico inducido). Eta aipatu bideak
hustuko balira ere, oso tentagarriak lirateke beste autoentzat... AHTk urrun dagoena hur-biltzen duen neurrian, hurbil dagoena
urruntzen du. Hiri modernoen antolamenduak abiaduraren esklabo
bihurtzen gaitu. Egunero izugarrizko distan- tziak zeharkatu behar
ditugu lanetik, etxera, eskolara, erosketetara edota zinemara joateko.
Ibilgailuen erosotasunerako bideak, jendearen helkortasunaren- tzako
oztopo. Gainera, abiadurak jendartearen estratifikazioa dakar. Alegia,
antolamendu berri honetan kontsumitzeko dirurik ez duen jende asko
baztertuta geratzen da. Gainontzeko inperioek egiten duten bezala, Armada erabili
behar dute beraein asmo estratejikoak ezartzeko. Horiek eraso beli-
koen itxura handia daukate. «Azkar» joateko irekitzen diren bideak eta
eraikitzen diren azpiegiturek pertsonei duintasunez bizitzeko lekuak
kentzen dizkiete. Eusko Jaularitzak eta PSOEk sinatutako protokoloaren
ondorioz, lurrak berehala desjabetzen hasiko lirateke Abadiñon,
Atxondon eta Elorrion. Hori gauzatzeko indar militarra erabili beharko
lukete ziur asko, jendearen borondateari muzin egiten dioten prozesu
baten kulminazioa izanen litzatekelako.
Gizakiok gero eta bakartuagoak gaude horrelako agertokian.
Harremanak eta komunikazioa inoiz baino zailagoak dira eta
indibidualismoarekin batera norberekoikeria areagotzen da. Euskal
Herriari nortasuna eman dion izaera kolektiboa galtzeko zorian gaude. Ez da nahiko garraio sistema kuestionatzea. Sistema produktibo
eta ekonomikoa bere osotasunean kuestionatu behar dugu. Balizko
hazkunde ekonomikoaren atzean dauden hutsuneak eta akatsak
identifikatuz, ekonomiaren kostu ezkutuez jabetuko ginateke. Hots,
garraio sistema «azkar» honek ahalbidetzen duen esplotazioa eta
naturaren suntsiketa. Mehatxu zahar-berri honen aurrean, gure burua eta gure herria
defendatu behar dugu. Abiadura Handiko Trenaren aurka borrokatuz
gizartearen eralda-keta sakon baten aldeko apustu sendo bat egin
beharko genuke. Inperialisten asmoei mozorroa kendu ahala, gure
benetako nahi- ak eta beharrak agerian geratuko dira. Etsaiak
eskaintzen dizkigun goxokiak gure esklabutza eta menpeko- tasunerako
direla kontuan hartuz, gure neurriko bizimodua eratzeko bidean jarri
behar gara. -





15/06/2006, 21:58
Ez nago AHT-aren guztiz ados baina gauza bat esan behar dut:
Metanoa gauza bat da eta CO2-a beste bat.
CH4 ez= CO2.
Ta beste gauzatxo bat 25000 pertsonek kontsumitzen duten energia kantitatea zenbat denporatan da.... zer konparaketa da AHTarekin?... tren batek kontsumitzen duena 25000 pertsonek egun batean kontsumitzen dutenaren bardina da?.....
Gauza hauek argitzea nahiko nuke.
Progresuari bai baina AHTari wwwwrrrrrrreeemmm...
19/11/2006, 03:42
AHT euskadirentzat ekonomikoki proiektu ona dela deritzot, europa mailan jarriko gaitu garraioetan eta kamioiak gutxituko dira.
Guztiz ados proiektuarekin
26/12/2006, 10:51
haber seguro que los que estais en contra lo usais como los que estan a favor.? o sino mirar ke paso cn el metro de bilbao. todos en contra y mira ahora.
AHT BAIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
26/12/2006, 11:20
Cada día esta teoría de que los anti-todo usamos la autovía, las carreteras etc.. me suena a que podíamos pensar lo mismo de los actuales ejércitos "humanitarios" que vaya, mira tú por donde, ahora están en contra del uso de las armas, pero vaya por donde, las tienen que usar también. ¿Ejemplo sacado de contexto? Sí, como la afirmación que se nos imputa.
En mis más de tres décadas de existencia no he montado en avión, ¿eso me acredita más para estar en contra de la ampliación de la pista del aeropuerto de Hondarribia? o el hecho que no sea marino mercante o que valla poco al monte Jaizkibel a pasear por sus faldas ¿me desacredita para estar en contra del Superpuerto? O tal vez lo que me acredita son los efectos y consecuencias que traerán estas infraestructura.
Seamos serios, si os creéis las falacias que os cuentan por la tele, asumirlo o al menos dar mejores razones para estar a favor de estas monstruosas infraestructura que nosotras ya las hemos dado para estar en contra y que por supuesto seamos equitativos y demos el mismo valor a las razones a favor y a las razones en contra.
Cosa que me hace pensar, por ejemplo el G.V usa una empresa de marketing y dice "el TAV es genial" y todas tan contentas, no le exigimos más. Sin embargo, a la gente que nos posicionamos en contra aun cuando, hemos dado y reiterado por activa y pasiva mil y una razones (te parezcan bien o no) para oponernos, todavía se nos exige pureza en nuestros actos cotidianos , vamos la esposa del rey no debe serlo sino parecerlo, con todo lo peyorativo de este dicho.
Solo pido un poco de seriedad y debate con fundamento y no la traslación de los debates "tomateros" del cuore.