TECSA enpresaren Bilboko egoitzaren aurrean, Gran Via 64, konzentrazioa egingo da Ekainak 8 ostegunean, artsaldeko 6etan.

Se convoca una concentración delante de la empresa constructora TECSA, en Bilbao, Gran Via 64, el jueves 8 de junio a las 6 de la tarde.

TRISKANTZA DA NEGOZIOA

Natura triskatzea negozio errentagarria da. Fomento Ministerioak TECSA eta Altuna y Uría SA enpresei esleitu die 34’3 miloi eurotan Arrazua-Ubarrundia -> Legutiano tartea, “Euskal Y” deitutako Abiadura Handiko Trenaren obra erraldoiaren parte den 5’2 kilometroko tartea. Batzuk atarako dituzten komisioetaz aparte, negozioaren mamia hormigoian dago. Abiadura handiko Trenaren obrak egiteko ingurunea hondatu beharko da. Orain arteko azpiegitura batek ere hondatu ez duen beste hondatu ere. Baina horrek ez dio ardura edozein obrarekin etekina ataratzen duenari, obraren triskantza handia izan ala ez: TECSA, Altuna y Uría, Saitec,...
Bitartean Eusko Jaurlaritzak bere politika desarrollistaren irudia zuritzeko kanpainak plazaratzen ditu. Horrela, aldaketa klimatikoa eta kutsadurari aurre egin behar zaiola dio, baina egiten duena alderantzizkoa da. Jadanik hain kaltetua dagoen euskal ingurune naturala xahutzeko ahal duen guztia egiten du.
Berriz ere esan beharra dago: Triskantza da Negozioa. “Jasangarritasuna” ahoan duten aldi berean enpresa eraikitzaile/suntsitzaileekin dirutzen direnen aurrean Abiadura Handiko Trenaren proiektua berehala bertan behera uztea exijitzen dugu. Desertifikazioa eta aldaketa klimatikoa geldiarazteko era bakarra gizarte eredu xahutzaile honetatik irtetea eta kapitalismoa ez besteko aukera eraikitzea da.

Azpiegitura erraldoirik ez. AHTrik EZ

LA DESTRUCCIÓN ES EL NEGOCIO

La destrucción de la naturaleza es un negocio rentable. El Ministerio de Fomento ha adjudicado a las empresas TECSA y Altuna y Uría SA, la construcción del tramo de 5’2 Km Arrazua-Ubarrundia -> Legutiano por más de 34 millones de euros, dentro de la gigantesca obra del Tren de Alta Velocidad o “Y vasca”. Al margen de las comisiones que saquen algunos pillos, el negocio está en el hormigón. Para realizar las obras del Tren de Alta Velocidad será necesario devastar el medio ambiente como no lo había hecho ninguna otra infraestructura hasta la fecha. Pero esto les da igual a los que sacan tajada de cualquier obra, por muy destructiva que sea: las empresas TECSA, Altuna y Uría, Saitec,…
Mientras tanto, el Gobierno Vasco no deja de invertir en campañas de lavado de imagen de su propia política desarrollista. Así, nos dice que hay que combatir el cambio climático o la contaminación, cuando en la práctica hace todo lo posible por esquilmar el entorno natural vasco, ya muy dañado.
Insistimos: la destrucción es el negocio. Ante quienes se forran cínicamente con sus constructoras/destructoras al tiempo que hablan de “sostenibilidad”, exigimos el abandono inmediato del proyecto del Tren de Alta Velocidad. La única forma de detener la desertización y el cambio climático es salir de este modelo social despilfarrador y construir una alternativa al capitalismo.

No a las grandes infraestructuras. No al TAV