Presentación del concierto, "Musikaz ere.. AHT GELDITU"
Hoy ha sido presentado por la casa de discos Musikaherria el concierto "Musikaz ere.. AHT GELDITU" que va a tener lugar en Donostia al finalizar la mani. Será en diversas zonas de la parte vieja de Donostia donde actuarán varios grupos. (Más información abajo).Podéis ver y oir, las fotos, el cartel y el audio en la página de Musikaherria.
foto / argazkia: http://www.musikherria.org
audio / audioa: http://www.musikherria.org
cartel /kartela: http://www.musikherria.org/AHT
NOTA DE PRENSA
Bilbon,
2006ko ekainaren 7an
Gaurko honetan,
hemen bildu zaituztegu, Musikherria herri diskoetxearen ekimen desberdinen
berri emateko:
1. Musikaz ere AHT gelditu
Lehenik eta
behin, datorren larunbatean, Ekainak 10, Donostian burutu behar den
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako manifestazio nazionala dela
eta, “Musikaz ere AHT gelditu” ekimena prestatu dugu. Manifestazioarekin
bat egiten du Musikherria herri disketxeak, baina proiektu txikitzaile
eta inposatu honen aurka egiteko, herri-eragileen inplikazio maila altua
behar dela ikusirik, manifestazioa bukatu bezain laster, 19:00ak aldera, Donostiako
Alde Zaharrean Musikherriko eta inguruko musika taldeak eta bakarlariak
Rock-maratoia prestatu dugu AHTaren proiektuari gure desadostasuna aurkezteko.
Manifestazioa
girotzen Mulambo batukada egongo da eta gero 5 gunetan banatuko zen:
1. gunea: Boulebard (19:00-22:30)
Mix6T – SKT sekuentzia – Izate
2. gunea: Sarriegi plaza (19:00-22:30)
Bakarlariak: Jonu – Nefasto – Mantala no
3.gunea: Zuloaga San Telmo (19:00-23:30)
Ipurtzulo – Interrup-tur (antzerki taldea) – PKU
4.gunea: Konstituzio plaza (19:00-22:30)
Bort – Haitzulo – Kean
5.gunea: Trinitate plaza (19:00-24:00)
Kloratita – Txakurrak – Korumbá – Aluaren algara
Eguraldi txarra
egiten badu edo Donostiako Udalak oztopoak jartzen baditu, ikuskizunak
lokal eta tabernetan egingo da. Kaleko gune bakoitzean abisatuko da
nora pasatuko liratezke kontzertuak (momentuz: bakarlariak REKALDE tabernara;
beste kontzertuak banatu daitezke EGUZKI lokala eta IKATZ BILTOKIAren
artean. Beste lokal baten konfirmazioaren zain gaude).
2. Gaztetxe Biraren bukaera jaialdia
Abenduan hasitako Gaztetxe Biraren bukaera heldu da. Horretarako, Ekainaren 17an, larunbata, Zarautzeko Putzutzulo gaztetxean jaialdia prestatu dugu 22:00etatik aurrera. Jaialdi honek, gaztetxe honetan bertan antolatu duten Software Librearen Asteburuarekin bat egingo du musika askearen aldeko apustua ozen aldarrikatuz. Horrela, Jonu bakarlaria eta Korumbà eta SKT Sekuentzia taldeak arituko dira Putzuzuloko eszenatokian.
Azken 6 hilabete hauetan Euskal Herriko gaztetxeetatik egin dugun birari buruz oso balorazio positiboa egiten dugu. 40 gaztetxe inguru zeharkatu du birak eta 40 talde baino gehiagok parte hartu du. Eskertzekoa da Gaztetxeek hartutako konpromiso irmoa Gaztetxe Bira eta Musikherriaren proiektuari dagokionez. Elkarlan polita jarri dugu martxan eta hasieran geneuzkan 3 helburuak bete ditugu:
- Musikherriak herri/gazte mugimenduko eragileen proiektuekin, kasu honetan gaztetxeekin, bat egitea eta elkarlana burutzea
- Musikherriaren proiektua eta taldeak ezagutzera ematea
- Gaztetxeak kultura askearen aldeko gune erreferenteak bilakatzea
3. Musikherriaren Udako Kanpaina
Musikherria, izenak berak adierazten duen bezala, herria eta musika uztartzen dituen herri disketxea da eta Jai batzorde, txosna batzorde, Gazte Asanblada zein musika eskaintzen duen eragile guztiengana jotzen ari gara geure burua aurkezteko eta, bide batez, herri mugimendu bezala, haiekin lan egiteko asmoz. Dakigunez, Euskal Herrian hainbat jai dira eta gure burua eskaini nahi diegu edozertan laguntzeko. Musikherria beste aukera bat bezala aurkezten da, baina aukera desberdina, SGAE edo SACEM bezalako eragileekin lan egiten ez duena, autogestioa praktikara eramaten duena, herri kultura eta partehartzea bultzatzen duen proiektua da. Horregatik, proiektuaren aurkezpena eta musika taldeen kontaktuak batzen dituen idazkia prestatu dugu eta herriz herri banatzen ari gara. Prentsaurreko hau aprobetxatu nahiko genuke gure telefono zenbakia 695 199 619 eta posta elektronikoa, info@musikherria.org ezagutzera emateko gurekin kontaktuan jarri nahiko lukeenak aukera hori izan dezan. Bestaldetik, disketxeari buruzko informazio gehiago lortzeko www.musikherria.org webgunea daukagu.




10/06/2006, 13:55
Gaur, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan Musikherriak burutu behar zuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak. Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten du Musikherriak. Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira:
BARBAILUA (Eguzkiren lokala), Iñigo kalea 6
-Kloratita
-Korumbà
-Haitzulo
-Aluaren Algara
-Txakurrak
REKALDE TABERNA, Aldamar kalea 3
-Jonu
-Nefasto
-Mantala no!
IGUANA TABERNA, Esterlines kalea 5
-Izate
-Mix6t
-Bort
ARRAUN TABERNA, Aingeru kalea 4
-Zona Mortuoria
-DBS
-Interrup-tur antzerkia
ATZO KALERATUTAKO AGIRIA
Bihar, ekainak 10, AHTren aurkako manifestazioa dela-eta Donostiako kaleetan burutu behar genuen Rock Maratoia debekatu egin du Udalak.
Eskaeraren erantzuna honakoa izan da: [...] por la Jefatura del Negociado de Mantenimiento y Servicios Urbanos se ha informado que el criterio de la Delegación del Área es que las fiestas y espectáculos que se celebren en la vía pública se encuentren promovidos por el Centro de Atracción y Turismo o por otro patronato municipal que resulte competente con respecto al contenido de las actuaciones a realizar.
Hau da, herritarrok, gure kabuz, ezin dugula ezer ez antolatu Donostiako kaleetan. Beste behin ere agerian geratu da kalean gauzak egiteko zer-nolako trabak aurkitzen dituen herri mugimenduak. Participación ciudadana delakoari buruz hitz egiten dute baina soilik eurek eta euren lagunek antolatutako ekintzetan; horri, kalea pribatizatzea deritzo.
Hala ere, kalea pribatizatzearen aurka gaudenez, larunbatean AHTren Aurkako Rock Maratoia burutu egingo dela berresten dugu, azken finean, jaso dugun debeku hau instituzioek duten lan egiteko prepotentzia eta inposaketa legearen jarraipen bat besterik ez baita; gaur rock maratoi bat debekatuz, baina bihar, herritarren borondatearen kontra, tren txikitzaile bat eraikiz.
Horrela, kontzertuak Donostiako taberna desberdinetan burutuko dira ez baitugu instituzioen makinaria biolentoa herritarren aurka martxan jartzerik nahi:
Baibailua (Eguzkiren lokala), Iñigo kalea 6.
Rekalde taberna, Aldamar kalea 3
Arraun taberna, Aingeru kalea 4.
Iguana taberna, Esterlines kalea 5.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu rock maratoi honen prestaketan lanean ibili den jendeari, prestaketa honek lan izugarria, koste ekonomikoa (ia 400 ? asegurua eta elektrizisten kontratazioan) eta buruhausteak ekarri baititu; eta guzti hau era desinteresatuan, inolako diru ordainik gabe, herri honetan oraindik bagaude-eta diruaren atzaparretan jausi ez garenak.
Beraz, Musikherriak larunbatean AHTren aurkako manifestaziora joan eta jarraian alde zaharrean egongo diren kontzertuetan parte hartzeko deialdia egiten du.
AHTrik EZ!
Gora herri-kultura partehartzailea!
Gora Musikherria!
10/01/2007, 20:02
AHTrik EZ!
AUPA EUSKADI ETA GU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!