Acampada contra el TAV. Urbina 21-30 julio
Abiadura Handiko Trenaren aurkako XI. Akanpada Urbinan egingo da.
Egitaraua / Programa . :: . Irratirako Kuña / Cuña de radio
La XI acampada contra la imposición del Tren de Alta Velocidad será en Urbina.
Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak urtetik urtera
antolatzen duen akanpada Urbinan (Gasteiz eta Legutio artean dago)
egingo da. "Euskal Y"-aren obren hastapenari oposizioa egin nahi dio
ekimen honek, eta ingurugiroan nahiz gizarte arloan kalte larriak
eragingo lituzkeen proiektu txikitzaile horren inposizioaren kontrako
borrokari autoorganizazioaren bidez bultzada bat eman.
Topagune asanblearioa eta komunikatiboa izan nahi du akanpadak, egungo
gizarte eredu suntsitzaile eta esplotatzailea zalantzan jarriko duena.
Bestalde, behar-beharrezkoa iruditzen zaigu aurtengo akanpadan obren
hastapenari aurre egiteko AHTren aurkako oposizioak abian jarriko
dituen ekimen eta borrokabide berriei buruz denon artean eztabaidatzea.
Batetik, indarren konfrontazioari begira mobilizazioak
erradikalizatzeko. Eta, bestetik, ideien arloko borrokari dagokionean,
oposizio hau kontzientzia kritikoa sortzeko eta egungo gizarte eta
ekonomia eredua, bizimodua, produkzio eta kontsumo erak, naturarekiko
harremanen galera eta herritarrek erabakietan berdintasunean parte
hartzea eragozten duen sistema politiko bidegabea eztabaidagai jartzeko
baliagarria izan dadin nahi dugulako.
------
La
acampada organizada anualmente por Asamblea Contra el Tren de Alta
Velocidad se realizará en la localidad alavesa de Urbina (situada entre
Gasteiz y Legutiano) para oponerse al inicio de las obras de la "Y
vasca" e impulsar de forma autoorganizada la lucha contra la imposición
de este proyecto desarrollista ampliamente contestado debido a la
gravedad de sus impactos ecológicos y sociales.
La acampada ofrece
la posibilidad de crear un lugar de encuentro asambleario y de
comunicación crítica frente a la actual sociedad explotadora y
destructiva.
Debatiremos sobre las próximas iniciativas y nuevas
formas de lucha necesarias frente al comienzo de las obras, para
mantener el pulso en la confrontación de fuerzas pero también de ideas,
de modo que esta lucha coadyuve a formar conciencia poniendo en
discusión todo un modo de vivir, todo un sistema económico y social,...




