Urbinako Gasolindegian aparkatutako kamioiak zeraman eolika baten zutabean agertutako margoa. AHTrik EZPintada contra el TAV en la pata de un aerogenerador

Urbinako gasolindegian aparkatutako kamioi handi honek zeraman aerosorgailu baten zutabearen zati puxketan AHTrik EZ margotua agertzen da argazki hauetan:

Urbinako Gasolindegian aparkatutako kamioiak zeraman eolika baten zutabean agertutako margoa. AHTrik EZ

Agian aerosorgailu horrek bereziki ez du AHTa argindarrez hornituko, baina bien artean lotura indartsua argi dago. Zentral eolikoak eraikitzen dituen Gamesa-Iberdrola enpresako Jose Antonio Garrido agintariak zera esan zuen energia eolikoari buruz geldetu ziotenean: "Las energías no son alternativas, son aditivas". Hau da, zentral eolikoek ez dituzte zentral nuklearrak ordezkatuko (Iberdrolaren Garoñako zentral nuklearraren aurkako ibilaldia abuztuaren 5ean da).

Iberdrolak berak menperatzen duen elektrizitate gehiago xahutu dadin Abiadura Handiko Trena inposatzen digu ERT eta BM30 bezalako lobbien bidez.

Urbinako Gasolindegian aparkatutako kamioiak zeraman eolika baten zutabean agertutako margoa. AHTrik EZ